XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik bere ustez aprioristikoki esfera-itxura perfektua zen.

Beraz, Unibertsoak esferikoa behar zuen izan.

Jainkoak ortzeko gorputzei higidura zirkularra eman zien, eta horrela ari ziren denboran zehar ziklotan.

Lehengaia espazioa zen.

Horregatik, lau elementuak (airea, sua, ura, lurra) ez ziren alfabetoko letrak; izatekotan silabak ziren.

Platonengan itxurari eta zenbakiari buruzko doktrina pitagorikoaren eragina ondo ikus daiteke.

Baina, astronomiarekiko bere emaitzak pitagorikoenak baino atzeratuagoak direla esan behar da.

Bere iritziz izarrek, beren arimen eraginez higiturik, espazioan libre flotatzen zuten.

Hala ere, Lurraren inguruko Eguzkiaren itxurazko higidura adierazteko Platonen zikloak erabil zitezkeen (sistema astronomiko hau geroago Hiparkok eta Ptolomeok garatu zuten) nahiz eta dirudienez, Platonek berak, bere zahartzaroan, higitzen zena Lurra zela esan.

Platonen fisika eta biologia antropomorfikoak dira eta alderdi etikoa ere badute.

Bere kosmoa egitura bizia da: bere gorputz, arima eta adimenarekin.

Oinarri honetatik abiatuz, Naturaren eta Unibertsoaren egiturari nahiz giza fisiologiari buruzko teoria bat ondorioztatzen da.

Honen arabera, kosmoaren eta gizakiaren artean, makrokosmoaren eta mikrokosmoaren artean, ametsezko analogia ezarri zuen.

Ideia guzti hauek direla eta, Platonen Zientzia gehienbat ametsa baino ez da izan.

Ikerketa mekaniko edo arte doilor bezala hartuz, erabat arbuiatzen zuen.